Atxiloketa

Aske geratu da Asier Gonzalez, bermea ordainduta

50.000 euro ordaindu ostean utzi dute aske Gonzalez. Inkomunikazio erregimena kenduta Guardia Zibilak konfiantzazko abokatuarekin galdekatu badu ere, horren aurretik eta ondoren ere galdekatu zutela salatu du Gonzalezek. 

Gonzalez, aske geratu ostean. XABAT MORAN
2014ko martxoaren 13a
16:42
Entzun

Asier Gonzalez santutxuarra Jone Goirizelaia abokatua alboan zuela atera da Auzitegi Nazionaletik. ETAri laguntzea leporatu dio Pablo Ruz epaileak; Gonzalezek ukatu egin du horrekin zerikusirik duela. Epailearen arabera, ETAren ustezko USB batean Gonzalezen baserri bati egiten zaio erreferentzia; Guardia Zibilak uste du 2007 amaieran han ezkutatu nahi zutela Benjamin Atutxa Eibarko (Gipuzkoa) zinegotzia. Espainiatik irteteko debekua ezarri dio epaileak, eta astero joan beharko du sinatzera.

Gonzalezek atxiloaldian tratu zuzena jaso zuela baieztatu zion Goirizelaiari. Inkomunikazio erregimena kenduta, Guardia Zibilak haren aurrean galdekatu zuten, baina horren aurretik eta ondoren ere galdekatu zutela salatu du. 

Asteartean, 02:00etan atxilotu zuten Gonzalez, Bilboko Santutxu auzoan, ETAri laguntzea egotzita, eta zenbait miaketa egin ostean kendu zioten inkomunikazio erregimena. Ehunka lagun bildu ziren auzoan bertan, atxiloketa salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.