Euskal presoak

Aske geratu da 'Haika-Segi auzian' zigortutako Asier Tapia

2007an atxilotu zuten, Biriatun, eta, Espainiako Justiziaren euroagindu bat dela eta, Espainiaratu egin zuten.

Berria.info
2013ko otsailaren 23a
19:07
Entzun

Haika-Segi auzian zigortutako Asier Tapia donostiarra aske geratu da, Topatu.info webguneak jakitera eman duenez. Tapia 2007an atxilotu zuten, Biriatun (Lapurdi), eta, Espainiako Justiziaren euroagindu bat dela eta, Espainiaratu egin zuten. Azkenaldian, Huelvako espetxean egon da preso. 2004an zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, gazte mugimenduaren aurkako auziaren baitan. Tapia ez zen epaiketara azaldu, eta 2005ean ihes egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.