Euskal Presoak

Aske geratu da Karlos Cristobal euskal presoa

Sondikakoak 22 urte egin ditu espetxean.

Cristobal, Algecirasko espetxetik irten berritan. ETXERAT
2018ko otsailaren 19a
13:07
Entzun

Goizean irten da Karlos Cristobal Algecirasko espetxetik (Espainia). Bertan zituen zain senide eta lagunak. Espainiako Auzitegi Nazionalak 45 urteko espetxe zigorra ezarri zion Sondikakoari, Galizia komandoko kide izateaz eta "asmo terroristekin" armak gordetzeaz akusatuta.

Cristobal 1996an atxilotu zuten, ETAko beste bi kiderekin batera. Operazioan topatutako dokumentuen artean, orduan Galiziako Xuntako presidente zen Manuel Fragari buruzko datuak aurkitu zituzten.

Telefonicak Bilbon duen egoitzaren aurkako atentatua eta Basaurin poliziaren ibilgailu baten aurkako erasoa ere egotzi zizkioten Cristobali.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.