larri gaixo dauden presoak

Aske geratu da Lorentxa Gimon ere

Roazhongo espetxetik atera da, eta ez du gailu elektronikorik eraman beharko.

Lorentxa Gimon, espetxetik kanpo. JON GARMENDIA
2016ko martxoaren 1a
07:46
Entzun

Lorentxa Gimon preso angeluarra atera da Roazhongo espetxetik (Bretainia), Parisko Dei Auzitegiaren ebazpenari jarraiki. Larriki eri da Gimon, eta azken hilabeteotan hiru aldiz ospitaleratua izan da. Eritasunari baldintza hobeetan aurre egin ahal izateko askatu dute, eta ez du gailu elektronikorik eraman beharrik izango, Maritxu Paulus Basurko Gimonen abokatuak jakinarazi zuenez. Angelura bidean da Gimon, senitartekoek lagundurik.

Etxean, aske, eta eritasunari aurre egiteko baldintza onetan egoten ahalko da,beraz. Parisko Dei Auzitegiak eman zuen epaia aurreko astean: joan den azaroaren 24an Zigorren Ezartzeko Auzitegiak emandako deliberoa berresten duela, hots, baldintzapean aske gelditu dela larriki eri den presoa.

Pozez baina sentimendu "gazi-gozoarekin" hartu zuten erabakia azken aste eta hilabeteotan Gimonen alde mobilizatzen aritu direnek. Halaxe adierazi zuen Emilie Martin Bagoaz-eko bozeramaileak Angelun (Lapurdi), epaiari buruz Sare mugimenduarekin batera egindako agerraldian: "Azkenean presondegitik aterako da Lorentxa [Gimon], bai, baina egoera oso larrian. Haren osasun egoera txartu egin da azken aste eta hilabeteotan, eta hiru aldiz ospitaleratu behar izan dute urgentziaz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.