Villabonako espetxetik (Espainia) irten da Manuel Intxauspe oiartzuarra (Gipuzkoa). Zazpi urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri zioten 18/98 sumarioan.
1998ko uztailaren 15ean eman zuen Baltasar Garzonek, orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile zenak, Egin egunkaria eta Egin irratia ixteko agindua. "ETAk gidatutako erakunde sare baten parte" izatea leporatuta itxi zituzten bi komunikabide horiek. Intxausperekin batera, Egin-eko zuzendari zen Javier Salutregi ere zigortu zuten, eta preso jarraitzen du hark.
Horiez gain, hauek ere zigortu zituen Auzitegi Gorenak: Xabier Alegria, Jose Luis Elkoro, Carlos Trenor, Teresa Toda, Isidro Murga, Patxi Murga, Jexuxmari Zalakain, Pablo Gorostiaga, Xabi Otero eta Iñaki Zalakain. Denek ere Orain SAn ziharduten, kazeta argitaratzen zuen enpresan.