Aurpegia estalirik zuten 300 ertzainek baino gehiagok sei gazte independentista ehunka herritarren besoetatik eraman gintuzten indarkeriaz". Hitz horiekin gogoratzen zuen egunkari honetan Mikel Arretxek berak atxilotu zituzten eguna, 2013ko apirilean. Ordutik, Soriako espetxean egon da preso donostiarra, eta gaur goizean irten da.
Beste bost lagunekin batera atzeman zuen Ertzaintzak Arretxe: Oier Lorente, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernandez eta Ekaitz Ezkerra —astebete lehenago atxilotu zuten Ekaitz Ibero—. Ertzaintza goizeko seiak inguruan iritsi zen Bulebarrera, eta ordu erdi geroago hasi zen herri harresia desegin nahian. Bi ordu geroago atxilotu zituzten aurreko astean Segikoak izatea leporatuta, torturapeko deklarazioetan oinarrituta, espetxera zigortutako gazteak. Zigortuetako sei zeuden Aske Gunean.