'Parot doktrina'

Aske geratu da 'Parot doktrina' ezarria zuen Jon Aginagalde presoa

Ostiralean Espainiako Auzitegi Nazionalak aske uztea erabaki zuen bederatzi presoetatik libre geratu ez zen bakarra zen Aginagalde.

Berria.info
2013ko azaroaren 11
16:05
Entzun

Parot doktrina ezarria zuen Jon Aginagalde presoak ere, eta aske geratu da gaur eguerdian. 29 urte preso egin ondoren, Alboloteko espetxetik (Granada, Espainia) irten da. Ostiralean Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki zuen doktrina ezarria zuten bederatzi preso aske uztea, eta horien artean zegoen Aginagalde. Besteak ostiralean bertan geratu ziren aske, baina, Aginagalderen kasuan, Almeriako Auzitegian zuen beste auzi batengatik gaur arte atzeratu dute haren kaleratzea, Europa Press berri agentziaren arabera.

Aginagalderi 67 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 80ko hamarkadan. 1984an espetxeratu zuten, eta 2010erako zen kalera ateratzekoa. Doktrinarekin, 2014ra luzatu zioten zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.