Euskal presoak

Aske geratu da Raul Aduna gasteiztarra

Martxoan eraman zuten Aduna Frantziako Mont-de-Marsan espetxera. Bost urte egin ditu preso.

jarraia155742.jpg
2018ko abuztuaren 18a
10:32
Entzun

Frantziako justiziak Euskal Herrira gerturatu zituen presoetako bat izan zen Raul Aduna. Martxoan izan zen hori. Ordura arte, Poitiers Vivonneko espetxean egon zen, etxetik 550 kilometrora. Geroztik, Mont-de-Marsanen egon da. Gaur goizean, berriz, Espainiako mugara eraman du Poliziak. Bost urte eta lau hilabeteko zigorra bete du.

Aduna 2013ko maiatzean atxilotu zuten, Frantzian, Julen Mendizabalekin batera. Aurrez ezkutuan bizi izan zen Aduna, 2001etik. Auzitegiek sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.