18/98 sumarioan Ekin atalean zigortu zuten Xabier Arregi bergararra, eta Almerian bete du espetxealdia. Zazpi urte eta erdiko zigorra bete ostean geratu da libre, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Xabier Arregi #Bergara ko euskal preso politikoa #aske !! #Almeria ko espetxetik irten berri da #BatGutxiagopic.twitter.com/QhcNtFDGzN
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) January 7, 2015
Arregik epaiketan azaldu zuen Bergarako Ekinen hasi zela militatzen; haren hitzetan, nazio eraikuntzan lanean aritzeko erabaki zuen bertako kide izatea eta ez ezker abertzalearen mugimenduak kontrolatzeko helburua zuen taldea zelako. Arregik agertu zuenez, gizarte mugimenduekin lotutako ekintzetan parte hartu zuen Bergaran bertan. Besteak beste, Bergarako osasun etxean euskararen erabilera bultzatzeko eta autobidearen aurkako ekintzak egiteko. Torturak salatu zituen.