EUSKAL PRESOAK

Aske geratu da Xabier Lujanbio euskal presoa

Sei urte eta erdi preso igaro ondoren, gaur utzi du errenteriarrak Focalent-eko kartzela.

Xabier Lujanbio, gaur. @ETXERATELKARTEA
2017ko uztailaren 17a
09:26
Entzun

Errenteriako hainbat biztanle joan dira Alacanteko kartzelara, Lujanbiori etxera bidean laguntzeko.

Xabier Lujanbio 2013an atxilotu zuten Donostian, Arkaitz Anza eta Maitane Linazosororekin batera. Espainiako Auzitegi Gorenak epaia eman ondoren, hilabeteak eman zituzten ezkutatuta.

2008an Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aginduz atxilotu zuten, Oarsoaldeako gazteen kontrako operazio batean; 22 lagun atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta. Operazio hartan atxilotutako hainbat pertsonak salatu zuten tratu txarrak jasan zituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.