Atxilotutako zazpi gazteei kale borrokako ekintzetan parte hartu izana leporatzen zieten jendarmeek, baina berehala hasi ziren jendea aske uzten. Azkainen atxilotutako Patxi Etxart, esaterako, asteartean bertan askatu zuten, eta handik ordu gutxitara, asteazken goizaldeko ordubatean, Mikel Berasaluze utzi zuten libre. Atzo, berriz, Franc Gramont eta Egoitz Urritkoetxea libratu zituzten aurrena, eta Pettan Senacqzertxobait geroago. Gaur Jon Irigoyen eta Tomas Daguerre bakarrik geratzen ziren jendarmeen esku, baina eguerdi partean haiek ere kargurik gabe libre utzi dituzte.
Askatasunaren arabera, Frantziako Justiziak eta segurtasun arduradunek "indar erakustaldia" egin nahi izan dute operazio horren bidez, eta, halaber, komunikabideetan oihartzuna bilatu nahi izan dute.
Atxiloketak
Aske geratu dira asteartean Lapurdin atxilotutako gazte guztiak
Iragan asteartean jendarmeek Lapurdin egin zuten polizi operazioan atxilotuta zazpi lagunak aske daude jada. Gaur goizean haietako bi geratzen ziren poliziaren esku, Jon Irigoyen eta Tomas Daguerre, baina gaur eguerdian libre laga dituzte bi horiek ere Askatasunak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu