Etxean eman dute gaua atzo EHUren Gasteizko campusean atxilotutako sei lagunek. Ikasle presoak klasera lelopean, elkarretaratzea egin zuten, eta, horren ostean, mural bat egiten ari zirela, hasi ziren istiluak.
Kaleko jantzitako poliziek ikastegitik ateratzen ari zen ikasle bati erasotzean hasi zen guztia. Hura babesteko, ikasleak lurrean eseri zirenean Ertzaintza joan, eta "gogor oldartu" zitzaien, "kolpeak emanez eta iseka eginez". Hainbat lagun zauritu zituen Ertzaintzak, eta horietako bati burua ireki zioten —atxilotuta eraman zuten hura ere—.
Gaur eguerdian protesta bat egingo dute campusean.