Iluntzean helduko dira Donostiara Sebas Lasa eta Alfonso Sebastian, preso ohiak. Goizean irten dira espetxetik hogeina urteko espetxe zigorra bete ostean. Kartzelaren kanpoaldean zain zituzten senide eta lagunak.
Sebas Lasa euskal preso politikoa aske 20 urteren ondoren. Villenako espetxetik atera berri da. Ongi etorri Sebas! #BatGutxiagopic.twitter.com/xy6LUbdyxf
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) April 26, 2018
1998an atxilotu zituzten Lasa eta Sebastian, Donostiako Loiola auzoan. ETAko kide izatea eta Loiolako militarren koartelaren aurkako atentatua prestatzen aritzea egotzi zieten. Lasak torturak salatu zituen 2001ean, baina auzitegiek atzera bota zuten salaketa.