Donostiako Askegunean Ertzaintzak sei gazte atxilotzerakoan erabili zituen "moduak eta jarrerak" kritikatu dituzte Gazte Abertzaleek. Mikel Arreseigor gazte erakundeko antolakuntza idazkariak “polizia eredu berria hori ote den” galdetu dio EAJri.
Halaber, Argia aldizkariko kazetari Lander Arbelaitzek jasotako tratu txarrak "irmoki" salatu du erakundeak. Arreseigorrek esan duenez, "horrelako jarrera koldarrek beste garai batzuetara eramaten gaituzte, non kazetariek bere lana egiteagatik kolpatuak izaten ziren".
"Kezkagarria da oso EAJk saldu nahi digun gertuko polizia, asteburu honetakoa ikusita dudatan jartzeko modukoa da gertutasun horrek zer dakarren erantsita” azaldu du.