ATXILOKETAK

Aske utzi dituzte atzo atxilotutako AEMko lau kideak

Manifestaziora deitu dute gaur 20:00etarako Bilbon, Unamuno plazatik abiatuta.

Iazko abuztuan eginiko martxa batengatik salaketa aurkeztu zuen Urkijok. ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 9a
09:01
Entzun

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduko lau kide atxilotu zituen asteazkenean Ertzaintzak Bizkaian, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailearen aginduz. Sendoa Jurado, Ziortza Fernandez, Zaloa Respaldiza eta Txabeli Delgado ziren atxilotuak. Epailearen aurretik igaro dira laurak, eta uko egin diote deklaratzeari. Aske geratu dira.

AEMk iazko abuztuan Bilbon antolatutako manifestazioaren harira, salaketa jarri zuten Espainiako Gobernuaren idazkari Carlos Urkijok eta AVT elkarteak, eta, horren ondorioz, AEMko zenbait kidek deklaratzera joateko deia jaso zuten. AEMk iragarri zuen lau kidek deklaratzera joateari uko egingo ziotela, eta, geroztik. atxilotzearen mehatxua izan dute gainean.

AEMk gogor salatu du Ertzaintzaren eta EAJren jarrera. Ertzaintza «EAJren polizia politiko» gisa definitu du, eta erantsi du EAJk "historikoki" erabili izan duela "Espainiako estatuaren egonkortasuna eta bere interes ekonomiko propioak defendatzeko". Euskal militante guztien epaiketa guztiak "politikoak" direla adierazi ondoren, horiek amaitzeko modu bakarra amnistiaren aldeko borroka dela erantsi du AEMk.

Sortuk ere txarretsi ditu atxiloketak, eta adierazi du egitasmo baten alde egiten duten pertsonen kontrako "jazarpen polizial eta judiziala" ez dela onargarria "egitasmo hori edozein izanda ere". Euskal Herria "konponbidearen akdeko urratsak" egiten ari den garaian "bitarteko zaharrekin" erantzutea deitoratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.