Aske utzi dituzte atzo atxilotutako bi gazteak

2015eko martxoaren 4a
15:36
Entzun

Aske utzi dituzte atzo Gasteizen Ertzaintzak atxilotu zituen bi gazteak. 18 urte ditu batak, eta 19 besteak; gasteiztarrak dira biak. Autoritatearen kontrako atentatua eta desordena publikoa egitea leporatuta atxilotu zituzten, manifestazioaren ostean izaniko liskarren ondotik. Goizean igaro dira epailearen aurretik.

Liskarrak iluntzean gertatu ziren, Gasteizko alde zaharrean. Edukiontzi batzuk gurutzatu zituzten, eta kutxa automatiko bat erre egin zuten. Polizia iturrien arabera, bost ertzain arin zauritu ziren haien kontra bota zituzten objektuen ondorioz.

Gaitzespenak

EH Bilduk gaitzetsi egin ditu gertakariak, eta gogorarazi du atzo deitutako mobilizazioak 1976ko martxoaren 3an hil zituzten langileen omenez antolatu zirela. Ekitaldi horietan pentsaera askotariko gasteiztarrak bildu zirela nabarmendu du, eta "gure herriaren eraikuntza sozial eta politikorako bateragunea" horrelakoa dela gaineratu. 

Eusko Jaurlaritzak eta ELA sindikatuak ere gaitzetsi egin dituzte istiluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.