GIZARTEA

Aske utzi dituzte atzo Bilbon atxilotutako lau gazteak

2012ko ekainaren 20a
13:39
Entzun

Aitor Fernandez, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Irantzu Yaldebere aske utzi dituzte, atzo Ertzaintzak Bilbon atxilotu ostean.

Martxoaren 29ko greba orokorrean izan ziren istiluetan parte hartzea leporatuta atzeman zituzten atzo. Yaldebere, adin txikikoa da eta arratsaldean utzi zuten libre. Bihar epaiketa azkarra egingo diote.

Gainontzeko hirurak, berriz, gauean askatu zituzten, epailearen aurretik igaro ondoren. 

Atzo iluntzean manifestazioa egin zuten Deusto auzoan atxiloketak salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.