Gaur goizean aske geratu dira atzo iluntzean Gasteizko Zaramaga auzoko gaztetxea hustean Ertzaintzak atxilotu zituen hamabost lagunak. Arabako Foru Aldundiaren eraikina okupatu zuten asteartean, auzoaren eskura jartzeko, eta Ertzaintzak atzo atxilotu ostean, desobedientzia delitua leporatu die, eraikinetik ateratzeari uko egin ziotelako.
Diego de Rojas kalean dago okupatutako eraikina, Arte eta Lanbideetako Eskola izandakoa. Ertzaintzak borrekin kolpatuz sakabanatu zituen bertara barruan zeudenei elkartasuna adieraztera joandakoak, eta hainbat identifikatu egin zituen. 17:00etan joan zen horra Ertzaintza, eta bi ordutan hustu zuen.