Aske utzi dituzte 'Haika-Segiren' aldeko prentsaurrekoan Ertzaintzak atxilotutako bi lagunak

Espainiako Auzitegi Gorenak atzo eman zuen epaiaren kontrako iritzia agertzeko prentsaurrekoa eman dute 150 bat gaztek Gasteizko Martxoaren 3a plazan, eta ekitaldi horren amaieran atxilotu ditu bi gazte horiek Ertzaintzak, beren burua identifikatzeari uko egin diotelako. Bietako bat Batasuneko buruzagitzako kide Hasier Arraitz da eta bestea Oier Martinez del Campo. Arratsaldean aske utzi dituzte biak.

2007ko urtarrilaren 20a
18:22
Entzun
Gorenaren epaia salatzeko prentsaurrekoa eman dute Gasteizen beren burua "independentista" gisa aurkeztu duten 150 bat gaztek: ez dela auzipetuen kontrako epaia nabarmendu dute, baizik eta "Euskal Herriaren aurkakoa". lldo horretatik, kontrako jarrera agertu eta mobilizatzeko deia egin dute.

Agerraldia egiten ari ziren lekura 50 bat ertzain agertu dira, eta agiria irakurri ostean, handik alde egitea galarazi diete, eta horma baten kontra jarri dituzte guztiak, eta identifikatzeko eskatu . Azkenean, bi lagun atxilotu dituzte eta eskuburdinak jarrita eraman, identifikateari uko egin diotelako. Hasier Arraitz Batasuneko buruzagitzako kidea daatxilotuetako bat eta Oier Martinez del Campo bestea. Aske utzi dituzte dagoeneko, beren kontrako diligentziak bete ondoren. Desobedientzia larria egozten diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.