Guardia Zibilak aske utzi zituen atzo, larunbat gauean Antsoaingo jaietan (Nafarroa) labankadaz 30 urteko gazte bat ustez hil zuten bi adingabeak. V. S. L. antsoaindarra bi labandaka emanda hil zuten taberna batean, borroka batean, eta hori gertatu eta gutxira udaltzainek bi adingabeak eta beste gazte bat atxilotu zituzten taberna horretatik gertu.
Deklarazioa hartu ostean utzi dituzte aske bi adingabeak, eta tarteka adingabeen fiskalaren aurrera joan beharko dute. Beste atxilotua epailearen aurrera noiz eramango zain dago. Guardia Zibilak hartu du ikerketaren ardura.