Aske geratu da atzo goizean Hendaian (Lapurdi) atxilotu zuten Iñaki Telletxea (Irun, Gipuzkoa) preso ohia. Gaur epaiketa azkarra egin behar zioten baina Baionako Auzitegiak (Lapurdi) irailaren 17ra arte atzeratu du epaiketa.
Lanera zihoanean atzeman zuten Telletxea. Frantzian bizitzeko debekua zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera.
politika
Aske utzi dute atzo Hendaian atxilotutako Iñaki Telletxea preso ohia
Irailaren 17an egingo diote epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu