41 urteko emakume bat hilda topatu zuten larunbat goizean Baionako bere etxean, eta 17 urteko semea atxilotuta eraman zuten polizia etxera. Atzo arratsaldean, ordea, deklarazioa hartu ondotik, gaztea aske utzi zuten. Sud Ouest egunkariak zabaldu duenez, fiskaltzaren erranetan ezin da ziurtatu hilketa izan zen edo ez. Beraz, ez dago gaztea atxilotuta edukitzeko nahikoa zantzu.
Gazteak agenteei adierazi dienez, larunbatean esnatu zenean aurkitu zuen amaren gorpua.
Emakumeari bihar egingo diote autopsia, Bordelen, zergatik hil zen argitzeko.