Gizartea

Aske utzi dute Donostian emakumeak grabatzeagatik atxilotutako gizona

Gaur igaro da epailearen aurretik eta aske utzi dute.

Donostiako Mugimendu Feministak eta Piratek erasoak salatzeko egindako elkarretaratzea. IDOIA ZABALETA, FOKU
Berria
2018ko abuztuaren 14a
19:51
Entzun

Donostiako jaietan pixa egitera joandako emakumeak euren baimenik gabe grabatzeagatik atxilotutako gizona epailearen aurretik igaro da gaur, eta hark aske utzi du oraingoz. 53 urteko gizona astelehen goizaldean atxilotu zuten ertzainek Donostiako kaitik gertu, herritar batek ohartarazi ostean gizon bat "jarrera susmagarriarekin" ikusi zuela: lurrean ipinitako sei bideokamera jasotzen ari zen. Sakelekoan ere hainbat bideo topatu zizkioten gero.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.