INDARKERIA MATXISTA

Aske utzi dute Donostian indarkeria matxista egotzita atxilotutako gizona

Ertzaintzak uste du haren aurkako akusazioak ez duela funtsik.

2017ko abuztuaren 24a
16:20
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiako Amara auzoan atxilotu dute gizonezkoa, emakume bati mehatxu egitea egotzita.

Genero-indarkeria kasu baten berri izatean, gertakarien lekura joan dira ertzainak. Emakumea kalean zegoen, eta gertatutakoaren berri eman die poliziei, baita mehatxu egin dion gizona etxean zegoela esan ere.

14:30ean, atxilo eraman dute gizona, eta anbulantzian eraman dute emakumea, antsietateak jota. Gero, ordea, Ertzaintzak libre utzi du, iritzita haren aurkako salaketak ez duela funtsik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.