Indarkeria matxista

Aske utzi dute Ibarrangeluko bortxaketarekin lotuta atxilotutako gizona

Atxilotua atzo atzeman zuten Gernika-Lumon (Bizkaia), bi erasorekin lotuta. Gaur, aske utzi dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, bi erasoak atzo goizaldean gertatu ziren, Ibarrangeluko (Bizkaia) ostatu batean.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio bat, Gernika-Lumon, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2019ko uztailaren 24a
15:23
Entzun

Ibarrangelun sexu erasoak jasan dituzten bi emakumeek salatu dute ostatu batean lotan ari zirela gizonezko batek eraso egin ziela. Adierazi dute bi kasuetan beren baimenik gabe sartu zitzaiela ohean. Gizonezkoak bortxatu egin zuen bietako bat, eta besteari sexu erasoa egin zion. Gertakari horiekin lotuta, atzo atxilotu zuten 25 urteko gizona, eta epaileak aske utzi du gaur, Europa Press agentziak berri eman duenez. Zehaztasun gehiagorik ez dute eman. EITBren arabera, sexu askatasunaren aurkako bi delitu egotzi dizkiote.

Salaketaren berri izandakoan, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.