Iruñeko bonba-autoaren abisua emateko erabili zuten eskuko telefonoaren jabea izatea egotzita ostiraletik atxilotuta eduki duten gizonezkoa aske utzi du Espainiako Poliziak. Bilbon atzeman zuten barikuan JM.M.G., eta Madrilera eraman zuten ondoren, galdekatzera. Hiru egunez eduki dute atxilotua.
Poliziak ziurtatu du haren nortasun agiriarekin erosi zutela abisua emateko erabili zuten telefonoa baina, Poliziaren ustez, hark ez du atentatuarekin zerikusirik. "Eskuko telefonoak saltzen eta erosten jarduten du negozioan", dio Poliziak.
Ostegunean leherrarazi zuen ETAk bonba-autoa Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean. 30 bat lagun zauritu ziren, arin. Erasoaren aurretik ezezagun batek Arabako DYAra deitu zuen, ordubetera bonbak eztanda egingo zuela esanez.
Politika
Aske utzi dute Iruñeko atentatuarekin lotuta Bilbon atxilotu zuten laguna
Bonba-autoaren abisua emateko erabili zuten eskuko telefonoaren jabea izatea egotzi eta atzeman egin zuten ostiralean. Espainiako Poliziak orain dio telefonoekin negozio lanetan ibiltzen dela gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu