Euskal Herria

Aske utzi dute Israelen atxilotutako lankide boluntario euskal herritarra

Eneko Calle =iPaz Ahora=i Gobernuz Kanpoko Erakundeko kidea beste hiru lankiderekin batera atxilotu dute Israelen, eta poliziaren esku egon ondoren utzi dituzte aske. Espainiar estatuan uda igaro duten 50 haur palestinar beren sorterrira eramaten saiatu direnean izan da atxiloketa. Galdeketa egin diotela salatu du Callek Radio Euskadin eta biluztera behartu dutela.

2007ko abuztuaren 27a
20:52
Entzun
Ordu batzuk atxilotuta izan ondoren, Israelgo Poliziak aske utzi du gaur arratsaldean Eneko Calle lankide boluntario getxotarra. Paz Ahora Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat ari zen lanean. Uda sasoia Espainiar estatuan igaro duten 50 haur palestinar beren sorterrira eramaten saiatu direnean atxilotu dituzte Calle eta beste hiru lankide. Callek Radio Euskadiri egindako adierazpenetan galdeketa egin diotela salatu du eta biluztera behartu dutela. Israelen edo Palestinaren alde ote dagoen ere galdetu diotela aitortu du. Sakeleko telefonoa kendu baino lehen ozta-ozta hitz egin du Radio Euskadirekin.

Jordania eta Israel artean

Allenby zubian atxilotu dituzte hiru lankide boluntarioak eta monitorea, hau da, Jordania eta Israel lotzen dituen zubian. Mugan hainbat ordutan zain egon ondoren atxilotu egin dituzte laurak eta baita euren etxeetara itzuli behar zuten 50 haur palestinarrak ere. Callek jakitera eman duenez, ez da hau gertatzen den lehen aldia. Azkeneko aldian zortzi ordutan muga igarotea eragotzi baitzieten Israelgo segurtasun indarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.