Atxiloketak

Aske utzi dute Jon Anda gasteiztarra, batere fidantzarik ordaindu gabe

Askatasunak jakinarazi duenez, iragan otsailaren 19an Ertzaintzak atxilotu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxera bidalitako Jon Anda gazte gasteiztarra aske utzi zuten atzo. Inolako fidantzarik ez diote ordainarazi askatasunaren truke.

2005eko maiatzaren 18a
18:17
Entzun
'Molotov koktel' bat jaurti zuela leporatu zion Ertzaintzak Andari, eta horregatik atxilotu zuten. Bi egunez Ertzaintzaren esku egon ondoren, Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuten deklaratzera. Espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak, eta harrezkero, atzo libre utzi zuten arte, Soto del Real eta Aranjuezko kartzeletatik igaro da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.