Mari Carmen Laskibar Agirre (60 urte) atxilotu zuen atzo Frantziako Poliziak, Baionan, eta dagoeneko libre utzi dute, kargurik gabe.
Baionako polizia etxera deklaratzera joateko gutuna jaso zuen, galdeketaren arrazoiak zehaztu gabe, eta han atzeman zuten. Ikerketako iturriek diote ETAren finantzazioa dela-eta galdekatu dutela.
Laskibar aurretik bi alditan atxilotu zuten: 1988an -dokumentazio paperak berritzera zihoanean- eta 1993an -handik gutxira aske utzi zuten-.
atxiloketa
Aske utzi dute Mari Carmen Laskibar Agirre
Atzo atxilotu zuten Baionan, polizia etxean. 1988an eta 1993an ere atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu