Aske utzi dute Nathalie Chasserieux

2015eko uztailaren 2a
14:39
Entzun

Bikotekidearekin batera atzeman zuten Chasserieux Miarritzen (Lapurdi) maiatzaren 28an, Espainiako Barne Ministerioaren arabera ETAren egitura "tekniko-logistikoaren kontrako" polizia operazio batean.

Euskal Irratiek eman dute haren askatasunaren berri. Fleury-Merogis espetxean zegoen epailearen aurrean deklaratu zuenez geroztik. Haren bikotekidea aske utzi zuten. Biak atxilotu eta biharamunera, Enrique Lopez iheslari ohia atzeman zuten Miarritzen bertan, eta hura ere espetxeratu zuten.

Polizia operazioaren ostean, Miarritzekoa "armategiak zigilatzeko prozesuaren aurkako eraso zuzena" zela salatu zuen ETAk agiri batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.