Genero indarkeria

Aske utzi dute sanferminetan 13 urteko neska bat bortxatu zuelakoan atzo atxilotutako gaztea

Neskaren amak salatu duenez, uztailaren 12an gertatu zen erasoa.

2011ko uztailaren 22a
16:19
Entzun

Epaileak aske utzi du Espainiako Poliziak atzo Iruñean sanferminetan 13 urteko neska bat bortxatzea leporatuta atxilotu zuen 18 urteko gaztea. Diario de noticias egunkariak jakinarazi duenez uztailaren 12an jasan zuen neskak erasoa, eta amak ostegunean jarri zuen salaketa.

Salaketarekin batera, ustezko erasotzailearen nortasuna ere eman zuen amak, ezagunak baitira. Atxilotu ostean, Espainiako Poliziaren ziegetan zen atzo gaztea, epailearen aurrera noiz eramango zain. Epaileak, ordea, errurik ez du ikusi gaztearengan eta aske utzi du.

Sanfermin zuri-beltzak

Aurtengo sanferminak zuri-beltzak izan dira; beste bi bortxaketa salaketa ere izan dira, eta Bilgune Feministak hirugarren bortxaketa bat ere zenbatu zuen. Enrique Maia alkateak jaien balorazioa egiterakoan esan zuen horrelako erasoak jaiak baliatuz egiteak are eta larriago egiten dituela.

Gora Iruñeak eta Peñen Federazioak bi bilkura egin zituzten aurten erasoak salatzeko, eta tabernariek ordu laurdenez itxi zituen tabernak uztailaren 13tik 14rako gauean gaitzespena agertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.