emakumeen aurkako indarkeria

Aske utzi dute Urbiolako emakumearen desagertzearekin lotuta atxilotu zuten gizonezkoa

Asteartean atzeman zuten. Bi astean behin epaitegira joan beharko du sinatzera.

2010eko urriaren 11
10:57
Entzun
Maria Angeles German Urbiolako emakumearen desagertzearekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten gizonezkoa aske utzi du Nafarroako Justizia Epaitegiak. Haren bikotekide ohia da gizonezkoa, eta asteartean atzeman zuten. Atzo laga zuten libre. Dena dela, bi astean behin epaitegira joan beharko du sinatzera.

Gizonezkoaren emaztea ere atzeman zuten, baina hori ere libre utzi zuen epaileak, ostiralean, baldintzarik gabe. Senar-emazteak Barbaringoak dira, eta desagertuaren lagun hurbilekoak. Abuztuaren 9tik ez dago Germanen berririk.

Poliziak dio honek hitzordua zuela atxilotutako gizonarekin desagertu zen egunean. Garesen ziren elkartzekoak. Harrezkero, ez dago andrearen berririk.

Genero indarkeriagatik Euskal Herrian 2010ean hildako emakumezkoak

- Elena Cal. 45 urte zituen, eta ustez bikotekide ohiak hil zuen, Tolosan, urtarrilaren 17an.

- Amelia Sanchez. 65 urteko emakumea. Ustez semeak hil zuen, Barakaldon, iragan otsailaren 8an, labankadaka. Bereizi ostean etxera gurasoengana itzulia zen semea.

- Isabel Velez. 48 urteko andrea. Ustez semeak hil zuen, labankadaka, Lasarte-Orian, otsailaren 19an.

- Amelia Amaya. 48 urteko emakumea. Bilboko Txurdinaga auzoan hil zen, uztailaren 25ean. Berehala atxilotu zuten bikotekidea, heriotzarekin lotura izan zezakeelakoan; haren ama eta anaia ere atxilotu zituzten, delitua ezkutatzen saiatzea egotzita.

- 69 urteko emaztea. Irailaren 20an hil zuten, Miarritzen, Frias karrikan. Bikotekide ohiak hil zuen ustez, tiro eginda. Gizonezkoak ondoren bere buruaz beste egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.