Imanol Gonzalez gaztea irailetik zen espetxean, eta datozen orduetan utziko dute aske. 30.000 euroko bermea ordaindu beharko du horretarako.
Ertzaintzak atxilotu zuen Gonzalez, iazko irailaren 18an, Balmasedan (Bizkaia), martxoaren 29ko greba egunean autobus batean lehergailu bat jarri zuelakoan. Gonzalez espetxeratzeko agindu zuen Pablo Ruz epaileak, "kalte terroristak" eragin zituela argudiatuta. Fiskaltzak "erakunde terroristako" kide izatea ere egotzi zion, baina epaileak ez zuen aintzat hartu eskaera.
Atxiloketa "politikoa" izan zela salatu zuen ezker abertzaleak Gonzalez atzeman zuten egunean.