Irudia.Iruñea

ASKO DAGOELAKO EGITEKO

2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Gizakia-Herritar-Paris 365 elkarteak antolatuta, Nafarroako hainbat kirolari bildu ziren atzo Iruñean, jangela sozialek egiten duten lanari babesa agertzeko. Bertan izan ziren, besteren artean, Miguel Indurain txirrindulari ohia, Patxi Puñal Osasunako kapitaina eta Itxako eskubaloi taldeko ordezkariak. Babesa agertzearekin batera, iragarki bat aurkeztu zuten, Asko dago egiteko goiburupean. Ekitaldian gogorarazi zuten krisiaren ondorioz gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituztela halako jangelak, eta haien lana eta jarduna inoiz baino beharrezkoagoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.