Hotz bolada

Aspaldiko gaurik hotzena

Hotz boladak bete-betean harrapatu du Euskal Herria, eta aspaldiko tenperaturik hotzenak izan dira bart gauekoak. Leku gehienetan izan dira zero graduz azpikoak, baina Nafarroako Zaraitzu bailara hautsi dituzte markak: Erremendian 24,8 gradu izan dituzte zero azpitik. Nafarroan bertan, Abaurregainan, zero azpitik 15 gradu arte jaitsi da tenperatura.

2005eko martxoaren 1a
12:31
Entzun
Iratiko eski estazioan, berriz, 14 gradu izan dituzte zero azpitik.

Nolanahi ere, hotz handia ez da gune horietara mugatu. Aitzitik, hiriburuetan ere, zero azpitik ibili dira termometroak: Baiona, Donibane Garazi eta Maulen 7-8 gradu zeroz behetik, Iruñean eta Gasteizen zero azpitik sei graduraino amildu da tenperatura, eta Donostian eta Bilbon zeroz behetik 4 gradura,

Eguraldi iragarpenen arabera, beste hamar egunez luza liteke hotz bolada, eta biharko elurra dago aurreikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.