Goizeko hamaikak pasatxo zirela batu dira Espainiako Auzitegi Goreneko 61. Salako epaileak ezker abertzalearen hautesle plataformen eta EAE-ANVren zerrenden kontrako inpugnazioak aztertzeko. Hiru eta erdiz aritu dira goizean, eta, ondoren, 18:30ean bildu dira berriro deliberazioekin jarraitzeko. Gauerdian amaitzen zaie erabakia hartzeko epea. Auzitegiko iturriek aurreratu dutenez, bi epai emango dituzte: batean hautesle zerrenden inguruko erabakia emango dute, eta bestean EAE-ANVri buruzkoa.
Bart gaueab erabaki 61. Salak EAE-ANVren inpugnazioak onartzea, atzo egun osozEspainiako Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak egindako eskaerak aztertzen aritu ondoren. Ordu luzetako deliberazioen ondoren, aipatutako erakunde bi horiek erabilitako prozedurak zuzenak direla ebatzi zuten, eta, ondorioz, EAE-ANVren aurkako inpugnazioak onartzea.
Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak ezker abertzalearen 253 hautesle plataforma inpugnatu dituzte. EAE-ANVri dagokionez, 110 hautagaitza inpugnatu ditu Fiskaltzak eta 122 Estatuaren abokatuak.
Politika
ASren eta EAE-ANVren zerrenden kontrako inpugnazioak aztertzen ari da Gorena
Gauerdia baino lehen hartu behar du erabakia. Auzitegi horretako iturriek agertu dutenez, bi epai emango dituzte: bat ASren izenpeko zerrendentzat eta bestea EAE-ANVk aurkeztutakoentzat. Eguerdi ostean bazkaltzeko atsedena egin ondoren, 18:30etan bildu dira berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu