Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak libre utz ditzatela aldarrikatzeko aste honetan ere mobilizazioak egingo ditu Herrira mugimenduak:
- Bihar hamalau orduko ekimena Donostiko ospitalaren atarian, 10:00etatik aurrera.
- Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean elkarretaratzea erietxe beraren aurrean, 11:00-12:00ak artean, eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera.