Mingain urdinaren gaitzari aurre egiteko Gipuzkoako ardi guztiei txertoa jarriko dietela iragarri zuen joan den ostiralean Diputazioak. Guztira 165.000 buru dira, eta azken informazioen arabera, asteazkenean hasiko dira txertoa jartzen.
Nafarroako Gobernuak ere neurri bera hartu du, eta Nafarroako ardi aziendak txertatzeko asmoa du. Hain zuzen ere, gaur 189.000 txerto jaso dituztela jakinarazi du Alberto Catalan Gobernuko bozeramaileak.
Baserritarrei, oro har, ondo iruditu zaie neurri hori hartzea, baina administrazioari ohartarazi diote ardiak ernari daudela une honetan, arkumeak jaiotzeko sasoia dela, eta, ondorioz, txertoa jartzeak kalte egin diezaikela. Hau da, arkume gutxiago jaio daitezkeela onik txertaketaren ondorioz. Hori dela eta, kontuz ibiltzeko eskatu dute.
Txertoa ezartzeak sortuko duen gastua da beste arazoetako bat. Hala, txertoa jartzeak gastua ekartzen duela gogorarazi du EHNE sindikatuak, eta hortaz jabetzeko eta baserritarrei gastu horri aurre egiten laguntzeko galdegin die administrazioei.
MIngain urdinaren gaitza
Aste honetan hasiko dira ardiak txertatzen Gipuzkoan eta Nafarroan
189.000 txerto jaso ditu gaur Nafarroako Gobernuak. Ardiak ernari daudela eta neurri horrek kalte egin diezaikela ohartarazi dute baserritarrek. Txertoaren gastuari aurre egiten laguntzako eskatu die administrazioei EHNE sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu