GIZARTEA

Aste Nagusiko eraso matxistak salatu dituzte Bilboko Konpartsek

Ukituak eta "lekuz kanpoko" jarrerak izan direla ohartarazi du Itziar Villafañezek. Herritarrei eskatu die eraso horien aurrean "pasibo" ez geratzeko.

2013ko abuztuaren 24a
15:15
Entzun

Bilboko Aste Nagusian gertatutako eraso sexista eta "lekuz kanpoko" jarrerak salatu ditu Bilboko Konpartsetako bozeramaile Itziar Villafañezek, Europa Press berri agentziari eginiko adierazpenetan.

Villafañezek dei egin die eraso horiek jasan dituztenei txoznetara joatera, bertan konpartsetako kideek babestuko dituztela-eta. Halaber, oroitarazi du festetan ohikoak direla eraso sexistak; "bereziki, ukitu larriak gertatzen ari dira", azaldu du.

"Batzutan, zaila da salaketak jartzea eta pertsona horiek atxilotzea, baina, behintzat, erreakzioak izaten ari dira erasoek okerrera egin ez dezaten", azaldu du.

Bestalde, Aste Nagusiaren orain arteko balorazio "oso ona" egin du Villafañezek: "Jendea parte hartzen ari da eta oso pozik dago".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.