Aste Santuan errepideetako kontrolak zorroztuko dituzte Hegoaldean

Itxiera perimetrala betearazteko, errepideetan kontrolak areagotuko dituzte Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak.

Ertzaintzaren kontrol bat, Zarautzen. ANDONI CANELLADA/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko martxoaren 31
13:29
Entzun

Aste Santuetako opor egunetan errepideetako kontrolak indartuko dituzte Hego Euskal Herrian Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak, ezarritako itxiera perimetralak betearazteko. Kontrolak aldizkakoak izango direla adierazi dute. Jose Luis Aristi Nafarroarako Espainiako Gobernuko ordezkariak adierazitakoaren arabera, 300 kontrol inguru ezarriko dituztela herrialdean Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du perimetralki itxita dauden herrietan ere jarriko dituela kontrolak.

Mugikortasun neurriek EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko joan-etorriak debekatzen dituzte, eta hori betearaztea dute helburu jai egunetan ezarriko diren kontrolek. Era berean, baimenduta dauden lekualdatzeetan «zuhurrak» izateko eskatu die herritarrei Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak. Adierazi du herri turistikoetan jende pilaketak saihestu behar direla, «kutsatuen kopurua asko igo ez dadin». Gogorarazi dute joan-etorriak murriztea dela helburua; beraz, «beharrezkoa» ez den lekualdatzerik ez egiteko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.