LH Lehen Hezkuntzako eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bakoitzeko astean gutxienez Gorputz Hezkuntzako bi ordu ezartzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Hau da, 2007ko dekretuaren gutxieneko ordutegia aldatzea galdegin dute EAJk, PPk, Aralarrek eta EBk legez besteko proposamen baten bitartez. PSE-EEk aurka bozkatu du.
2007ko dekretuak astean gutxienez soin hezkuntzako ordu eta erdi ezarri zuen LHko maila guztietan; 1996ko dekretuarekiko %40ko murrizketa esan nahi zuen horrek. DBHn %38 murriztu zuen irakasgai hori.
Astean Soin Hezkuntzako bi ordu emateko eskatu du Legebiltzarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu