Atxiloketak

Astearte goizaldean Bilbon atxilotutakoei bost egunera luzatu diete inkomunikazioa

Herenegun goizaldean Guardia Zibilak atxilotutako lau laguni eta Espainiako Poliziak atxilotutako bati inkomunikazioa bost egunera luzatu dietela jakinarazi dute beraien familiek. Espainiako Poliziak atxilotu zuen Nagore Etxeberria atzo gauean utzi zuten aske. Azkenaldian atxilotutako gehienek torturak salatu dituztenez, eta beraien senitartekoak ere torturatu egin ditzaken beldurrez, Habeas Corpusa eskatu zuten astearte goizaldean atxilotutakoen senideek, baina epaileak ukatu egin die. Inkomunikazioak tortura "errazten" duela azpimarratu dute atxilotuen senideek, eta hori "onartezina" dela diote. Bestalde, Amaia Urizarri kendu diote inkounikazioa

2004ko azaroaren 4a
16:59
Entzun
Ostegun goizaldean Espainiako Polizia indarrek Bilbon atxilotutako bost lagunen senideek eta abokatuak beraietaz ezer ez dakitela jakinarazi dute. Gainera, jakin duten apurra komunikabideen bidez iritsi zailea salatu dute. Beraien ustez, sumario sekretupean badago sekretu horrek guztientzako balio behar du, baita komunikabideentzat ere.

Beldur dira atxilotuta dauden beraien senideek torturak jasotzeko arriskua dutelako. Gainera, inkomunikazioa bost egunetara luzatu diete atxilotuei. Familiek Habeas Corpusa eskatu dutela jakinarazi dute, baina epaileak ukatu egin die.

"Alarma gorria piztu behar da"

"Inkomunikazioak tortura erraztu" egiten duela azpimarratu dute atxilotuen familiek, eta horri "onartezina" iritzi diote. Horregaitik, euskal gizarteri "esnatzeko" deia egin diote, eta eragile politiko eta sozialei, egoera hau publikoki salatzeko eskatu.

Egoera honen aurrean, manifestazioak egingo dituzte bihar ostiralean eta hilaren 12an 19:30ean Plaza Zirkularretik abiatuta.

Urizarri kendu diote inkomunikazioa

Amaia Urizar asteartean sartu zuten Soto del Realeko espetxean. Espetxera sartu aurretik inkomunikatuta eduki zuten bost egunetan, eta kartzelara ere halaxe sartu zuten. Inkomunikazioa gaur altxatu diote Urizarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.