Asteartean desagertu zen gizona, eta ordutik haren bila ibili ari dira buru-belarri. Haren familiak egin zion ohartarazpena poliziari, enkargu bat egitera Alfaro herrira joan, eta itzuli ez zela konturatu zirenean.
Geroztik, gau eta egun ibili dira bilaketa lanetan, lurrez eta helikopteroz. Errepide inguruetan zein Alfarora bidean pasa izan zitekeen inguruneetan ibili dira gizonaren bila, eta segurtasun indarrez gain, haren senideak eta gertukoak ere bilaketa lan horietan parte hartu dute.
Bilaketa lanetan aritu den lantaldeak gaur eguerdian aurkitu du bere hilotza, Lodosako kanaletik gertu dagoen eremu batean. Haren ibilgailuarekin topo egin ondoren aurkitu dute, Lodosako kanalean urperatuta.