ziburuko ikastola

Asteartean jakinen da Kaskarotenearen aurkako auziaren deliberoa

Ziburuko herriko etxeak Seaska auzitara bidali zuen ikastolan iragaten zuten egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurora igotzeko. Gaur iragan da auzia Pauen.

Kaskarotenea Ziburuko ikastolaren alde egindako manifestazioa, Ziburun, azaroaren 8an. BOB EDME
Itxaso Cuevas - Ipar Euskal Herriko Hitza
2014ko azaroaren 28a
13:00
Entzun

Ziburu eta Seaskaren arteko liskarrak ez du etenik. Irailean Pauen iragandako auzian, epaileak Guy Poulou Ziburuko auzapezaren eskaera onartu, eta ikastolak Marinela auzoko eremuan egonen zen egun bakoitzerako 100 euroko isuna ordaindu behar zituen. Urri hilabete bukaeran, uxerra ikastolatik pasa 4.370 euroko isuna ordaindu behar zutela abisatu zien.

Egun berean, bigarren albiste bat izan zuten. Poulouk egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurotara igo nahi zuela. Hori horrela ikastola hirugarren aldiz auzitara bidaliko zituela jakin zuten. Gaur iragan da auzia eta asteartean jakinen da deliberoa.

Elkartasun partidua

Igandean, Hernani eta Ordizia arteko Errugbi elkartasun partidua jokatuko da Hernanin. Hur Gorostiagak Seaskako zuzendariak “ahalik eta jende gehien” joatea espero du eta baita “errugbi zelaia txiki geratzea” ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.