Asteazkenetik aurrera, txertatutakoek ez dute PCR negatiboa aurkeztu beharko Ipar Euskal Herrian sartzeko

Hego Euskal Herritik Lapurdira, Zuberora edo Nafarroa Beherera joan nahi duten herritarrek immunizazio ziurtagiria erakutsi beharko dute soilik.

Santiago zubia, Irun eta Hendaia bitarteko mugan. GORKA RUBIO/ FOKU
2021eko ekainaren 4a
20:22
Entzun

Ekainaren 9tik aurrera, Ipar Euskal Herrira joatea errazago izango dute COVID-19aren aurkako txertoa jaso duten herritarrek. Izan ere, Jean-Baptiste Lemoyne Frantziako Turismo ministroak gaur iragarri du txertoa jaso duten Europar Batasuneko herritarrek herrialdean sartzeko aukera izango dutela, PCR test negatiborik aurkeztu behar izan gabe. Izan ere, urtarrilaren 30etik, PCR negatibo bat aurkeztu behar da Hegoaldetik Iparraldera joan ahal izateko, mugatik 30 kilometrora baino gehiagora biziz gero. Ordea, Frantziako Gobernuak gaur iragarritako neurriekin, asteazkenetik aurrera, Hego Euskal Herritik Lapurdira, Zuberora edo Nafarroa Beherera joan nahi duten herritarrek immunizazio ziurtagiria baino ez dute erakutsi behar. Gainerakoek, PCR negatiboa aurkeztu beharko dute. Frantziako Gobernuak datorren astean indarrean jarriko dituen neurriak EBko estatu bakoitzaren intzidentzia tasaren araberakoak izango dira, eta horren arabera, Frantziara sartzeko baldintzak aldatuko dira.

Bestalde, astelehenetik aurrera Hego Euskal Herrira bidaiatu ahalko dute EMAk onetsitako txertoren baten bi dosiak jasoak dituzten beste herrialdeetako pertsonek, bai eta Txinako Sinopharm eta Sinovac-Coronavac txertoak jaso dituztenek ere, Espainiak erabaki baitu mugak irekitzea txertoa hartu duten beste herrialdeetako herritarrei.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.