Itoizko (Nafarroa) urtegiaren aurkako koordinakundeak jakinarazi duenez, asteazkenetik igandera bitartean Itoitzen eta inguruetan 45 lurrikara izan dira. Espainiako Institutu Geografikoak erregistratu ditu horiek guztiak. Lurrikararik handiena 2,1 gradukoa izan da, eta ostiralean gertatu zen.
"Bada garaia egoera ez-normal hau bukatzeko", esan du Itoizko Koordinakundeak, eta "beldurra" sentitzen dutela adierazi du, era berean, "milaka lagunen bizitza arriskuan dagoelako". Espainiako Ingurumen Ministerioari urtegia husteko agindua emateko exijitu dio.
Ingurumena
Asteazkenetik igandera bitartean 45 lurrikara izan dira Itoitz urtegiaren inguruan
Handiena 2,1 gradukoa izan da. "Milaka lagunen bizitza arriskuan dago", dio Itoizko Koordinakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu