Gaur egun osoan alerta laranjan jarraituko dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak elurteen eraginez. Elur maila 0-100 metro artean egongo dela iragarri du Euskalmetek, eta, beraz, azken orduetan eginiko antzerako tenperaturak eta elurteak espero dira. Nafarroan abisu horia eman dute elurteengatik, eta Ipar Euskal Herrian izotza da kezka iturri, eta alerta horian daude Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.
Bideoa: Gasteiz, elurtuta, atzo (Lara Madinabeitia, Berria TB).
[Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2312/[/Berriatb]
19:20: Nafarroako Sustapen Ministerioak elurra kentzeko 35 makina izango ditu prest astebururako, ipar mendebaldean espero diren elurteei aurre egiteko.
Fomento movilizará hasta 35 quitanieves este fin de semana ante las posibles nevadas en el Noroeste
17:50: Luizi bat izan da Erandion Bilborako norabidean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Auto-ilarak sortu dira.
Lur-jausia #Bi637 Erandion Bilboko norantzan, autopilaketak. #Trafikoapic.twitter.com/FrZ707bdXl
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 6, 2015
14:45: Bertan behera utzi dituzte asteburuko eskola kiroletako jarduerak Araban eta Gipuzkoan. Bihar eguraldiak hobera egitea iragarri badute ere, gaur elurra eragozpenak eragiten ari da errepideetan, eta arretaz gidatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak.
#Aholkua Elurra denean arreta handiz gidatzea gomendatzen da. #Trafikoa#eusnetpic.twitter.com/VbxpgX3GTU
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 6, 2015
14:00: Euskalmet meteorologia agentziak iragarri du gaur iluntzetik aurrera hobera egingo dela egoera asteuburuan zehar; gora egingo dute tenperaturek, eta horira jaitsiko da alerta maila Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nahiz eta epeltzera joko duen, Euskalmetek ohartarazi du giroa hotza izango dela oraindik ere.
13:50: Bilboko Udalak jakinarazi duenez, asteazkenetik gaur goizera arte 109.400 gatz kilo erabili dira hirian, errepideetan izotza sor ez dadin.
12:00: Arabako eta Gipuzkoako diputazioek ere bertan behera utzi dituzte haurren astebukaerako kirol ekitaldiak.
11:40: Ikasleen asteburuko kirol ekitaldiak bertan behera utzi ditu Bizkaiko Diputazioak.
10:35: Bizkaiko zazpi ikastetxek ez dute eskolarik emango gaur.
09:30: Elurragatik mantsotu egin da zirkulazioa Gipuzkoan N-1 errepidean, Goierri parean.
08:30: Eskolak bertan behera utzi dituzte Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan eta Aretxabaletan.
08:00: Elurra gogotik ari du Bizkaian eta Gipuzkoa barnealdean. AP-8 autobidean motel dabil zirkulazioa Zornotza parean.
07:40: Etzegaraten trafikoa moteltzen ari da, elurraren ondorioz.
07:30: Arazoak daude Arabako errepide sarean: N-1en Burgoserako bidean auto ilara handiak daude; Altuben zirkulazioa oso motela da, eta bigarren mailako hainbat mendatek itxita jarraitzen dute.