Datozen egunetan larrialdi egoera mantenduko du Herrizaingo Sailak eta beharrezko neurriak hartzeko abisua eman diete larrialdi zerbitzuei. Bestalde, herritarrei hainbat gomendio luzatu dizkiete: pertsianak eta leihoak ixteko, landare ontziak eta haizeak eraman ditzakeen antzeko objektuak jasotzeko, errepidean tentuz gidatzeko, itsasoan ibiltzea saihesteko edota ur kirolak eginez gero kontu handiz ibiltzeko, besteak beste.
Olatu ikusgarriak
Gaur ere haizea indartsu ibili da, eta, batik bat, itsasertzean, eta, zehatzago, itsasoan nabaritu da. Olatu ikusgarriak harrotu dira itsasertzeko hainbat gunetan, eta ikusmina ere sortu da hainbat tokitan. Esate baterako, Gipuzkoan Getaria eta Zumaia artean, hainbat surflari ausartu dira itsasoaz gozatzera, eta jende asko bildu da errepide bazterrean haiek ikustera.
Donostian, berriz, galarazi egin dute Paseo Berrian ibilgailuak aparkatzea, olatuen zakarrak eraman ditzakeela-eta.
Haizetea
Asteburuan haize boladek 160 kilometro orduko abiada irits dezaketela oharrarazi du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak tentuz ibiltzeko deia egin du. Eguraldi iragarleek asteburuan 160 kilometro orduako haizeak egon daitezkeela aurreikusi dute, batez ere itsasertzean eta gune menditsuetan. Larunbatean eta igande goizean kostalden haize bolada handiak izango direla aurreikusi dute iragarpenek. Gaur ere haize handia ibili da, batik bat, itsasertzean, eta bereziki zakar ibili da itsasoa. Zakartasun, ordea, olatu ikusgarriak harrotu ditu kostaldeko leku askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu