Eusko Jaurlaritzak debeku hori ezarri zuenean, 1997an, Kantabriako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen. Espainiako Auzitegi Gorenak Kantabriako Gobernuari eman dio arrazoia, eta beraz, debekua bertan behera utzi.
Espainiako Auzitegi Gorenak esan duenez, "Jaurlaritzak ezin ditu urratu trafiko gaietan Espainiako Estatuak dituen legeak". Gaineratu duenez, "legez kanpo dago lurralde oso batean eta ibilgailu jakin bati ibiltzeko debekua jartzea". Izan ere, hori Espainiako Barne Ministerioaren eskumena dela diote, eta "segurtasun arrazoiengatik" hartutako neurria izan beharko lukeela.
Jaurlaritzak azaldu dutenez, berriz, "trafiko segurua" bermatzeko "beharrezkoa" da kamioiei debeku hori ezartzea.
Trafikoa
Asteburuetan errepidean ibiltzeko Eusko Jaurlaritzak kamioiei jarritako debekua baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak
Asteburu eta jaiegunetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan ibiltzea debekatu zien 1997an Eusko Jaurlaritzak 5.500 kilo baino gehiagoko kamioiei. Orain, debeku hori bertan behera uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak, "Estatuko legedia urratzen" duela iritzita. Jaurlaritzari ez zaio gustatu erabakia, eta "trafiko segurua" izateko debeku hori "beharrezkoa" dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu