Atentatuak

Asteburuko atentatuak salatzeko ekimenak egin dituzte gaur ere

ELAk Bilbon elkarretaratzea egin du, eta ETAri borroka armatua "behingoz" uzteko eskatu dio.

2008ko irailaren 23a
12:46
Entzun
Gaur ere egin dituzte ustez ETAk asteburuan egindako atentatuak salatzeko ekimenak -Santoñako (Espainia) erasoan Luis Conde de la Cruz militarra hil zuen; gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Segovian (Espainia)-. ELAk, esaterako, elkarretaratzea egin du Bilbon. ETAri "behingoz" borroka armatua uzteko eskatu dio. "Alferrik dabil ETA, gure gizarteak nahi duen garapena bide demokratikoetatik doa, eta atentatuak gizartearen oinarrizko bizikidetzaren kaltetan doaz".

Herri honen eskubideak indarkeriaz ez direla zaintzen dio sindikatuak; "alderantziz, gure herrikide guztiak erakarri behar ditugu, borondateak batu behar ditugu eztabaidaren bidez, eta konponbide politikoen esparru batean".

Nafarroako udalen elkarteak ere deitu ditu elkarretaratzeak, eguerdirako; udaletxeetan atarietan egin dituzte ekimenak. Eusko Legebiltzarrak Gasteizen omenaldia egin dio Santoñan hil den militarrari. 11:45ean lore sora jarri dute biktimen eskulturaren ondoan eta militar haren argazkia ipini dute. Ondoren, gaitzespen agiria irakurri dute.

Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak, berriz, ehun elkarretaratze inguru egingo ditu arratsaldez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.